jueves, 7 de marzo de 2013

Gizajo baten egunkaria: Rodrick-en legea. Lander Iraola


Gizajo baten egunkaria: Rodrick-en legea


LIBURUAREN IZENBURUA: Gizajo baten egunkaria, Rodrick-en legea
IDAZLEA: Jeff Kinney
ARGITALETXEA: Alberdania
ORRI KOPURUA: 217
NORENTZAT IDATZIA: 12 urtetik gorakoentzat
ITZULTZAILEA: Miren Arratibel

LABURPEN TENTATZAILEA

Amak Gregi eguneroko bat erosten dio eta han idatzita dagoena kontatzen digu.
Greg bere bi anaiekin eta bere gurasoekin bizi da. Ikastolako mutilik ezagunena izan nahai du eta horrez gain bere ametsa, handitan ospetsu izatea da. Lortuko ahal ditu bi gauza horiek? Rodricken agintapean dago, lehengo urteko udan, oporretan, lotsatzeko gauza bat egin zuen eta hori bakarrik bere anaiak daki. Zer izango da lotsatzeko gauza hori? Anaiak norbaiti kontatuko al dio? Norbaiti kontatzen badio zer gertatuko da Gregekin? Edo, isilpean geratuko al da?

IRITZIA

Nik “Gizajo baten egunkaria, Rodrick-en legea” liburua irakurri dut. Pertsonaia nagusia Greg Heffley da, 12 urteko mutikoa, argala eta ez oso azkarra. Bi anaia eta gurasoekin bizi dena. Izenburuak esaten duen bezala perstonaia nagusiak Rodrickek, bere anaiak esaten duena egin behar du, berak ezkutuan gorde nahi duen gauza bat kontatu ez dezan.

Liburua asko gustatu zait, pertsonaiak batez ere. Oso originalak dira eta gainera ez da beraien deskripziorik agertzen niri gustatzen zaidan bezala, (lehenengo liburuaren jarraipena da) Liburu osoan ez da egon batere gustatu ez zaidan pasarterik. Bestalde, nik abenturak gustatzen zaizkion edozeini aholkatuko nioke. Nahiz eta irakurtzea ez gustatu, erraz eta azkar irakurriko du irakurtzen duenak, erraza da eta.


Lander Iraola

No hay comentarios:

Publicar un comentario