jueves, 7 de marzo de 2013

Futbolari basatiak. Leon eslalom driblatzailea. Oihane Ortega


  Futbolari basatiak. Leon eslalom driblatzailea.


IZENBURUA: Futbolari basatiak. Leon eslalom driblatzailea.
IDAZLEA: Joachim Masannek.
ARGITALETXEA : Mezulari.
MARRAZKILARIA: Jan Birck.
ORRIAK: 149
JATORRIIZKO IZENBURUA: Leon der slalomdribler.
ITZULPENA: Ione Pagonabarraga Urionagüena.



LABURPEN TENTATZAILEA

Joachim Masanneken liburua futbol ekipo bati buruz doa, futbolari basatiak hain zuzen ere. Ekipo horren jokalariak hauexek dira: Leon, Marlon, Fabi, Markus; Maxi, Juli, Raban, Jojo eta Schoska. Beraien herrian, futbolean jokatzeko, futbol zelai bakarra dago eta han entrenatzen dira. Negua da, elurraren ondorioz ezin dira jolastu, horregatik etxean jolasten dira eta ekipoko batzuk zigortuta geratzen dira gauzak puskatzeagatik, udaberriko oporretan. Udaberria heldu zenean ziztu bizian joan ziren futbol zelaira jolastera. Bainan han, garaile garaiezinak zeuden eta zelaia kendu nahi zioten futbolari basatiei. Hauek 20 egun barru partido bat izatea, eta irabazleak, zelaia geratuko zuen berarentzat. Horren ondorioz, Marlonek, irabazteko, entrnatzaile bat behar zutela proposatu zuen. Hauek baietz esan zuten. Bainan zein izango da entrenatzailea? Lortuko dute garaile garaezinei irabaztea? Nola jolastuko dira, taldeko batzuk zigortuta badaude? Eta non entrenatuko dute, garaile gariezinak futbol zelaian entrenatzen badaude?

IRITZIA

Hasteko, pertsonairik maitagarriena Marlon iruditu zait, beti positiboa delako. Aldiz, gorrotagarriena, Marlonen anaia, Leon,negatiboa delako, gutxitan da positiboa.

Alde batetik, ekintzarik atseginena da, Marlon nola portatzen zen Leonekin eta lagunekin, oso ondo portatzen delako. Gorrotagarriena, Leonek, Raban eta Schoskari esaten duenean ez dutelako ondo jolasten ekipotikatera daitezela, Leonek oso portaera txarra dauka batzuetan.

Liburua oso polita iruditu zait, entretenigarria delako, gainera futbola gustatzen zaidanez oraindik hobeto. Horren ondorioz, besteei aholkatuko nieke.


Oihane Ortega 1B

No hay comentarios:

Publicar un comentario