jueves, 7 de marzo de 2013

Jara Bartzelonan. Mirari Etxebeste


JARA BARTZELONAN

Idazlea: Jasone Osoro
Marrazkiak: (portada) Alex Orbe
Argitaletxea: Alfaguara
Saila: Zubia
Hizkuntza: Euskera
Orrialdeak: 152 orri

LABURPEN TENTATZAILEA

Jara, orain Bartzelonan bizi da eta nahiko triste dago, jende berriarekin dagoelako eta bere lagunak faltan botatzen ditu batez ere Ihintza, bere lagun mina.
Laia ezagutzen du eta segituan lagunak egiten dira. Laiak Jarari bere lagun guztiak aurkezten dizkio eta Jara poztu egiten da lagun berriak dituenean. Laiak ikasteaz aparte lan egiten dutela esaten dio eta orduan Jarak ere lan egin nahi du. Jarak bere gurasoei esaten die baina gurasoek ez daude oso konforme ideia horrekin, baina ume txiki bat zaindu behar du eta gurasoei esatean ongi iruditzen zaie.
Lairekin eta lagunekin ibiltzean Jara aldatu egiten da, bere notak jaisten doaz, suspentsoak ateratzen hasten da, gurasoei gezurra esaten...
Zer gertatuko zaio Jarari? Horrela segituko du zaten? Edo konturatuko da gezurrak esatea ez duela inora eramaten?

IRITZIA

Asko gustatu zait, oso erraza da irakurtzeko eta oso ongi esplikatzen dira ekintza guztiak, nik oso ongi ulertu dut eta Jararekin identifikatua sentitu naiz.

Gehien gustatu zaidan partea da, bukaeran Ihintza ikusten duenenean, polita izan delako nola berriz ere elkartzen diren, eta gutxien gustatu zaidan partea, berriz, hasiera, bakarrik dagoenean Ihintza bere lagun mina faltan botatzen duelako eta bakarrik sentitzen delako. Baina eskerrak Laiari lagun asko egiten ditu.

Baita ere ondo dago, erakusten duelako ikastola oso garrantzitsua dela eta ikastolaz aparte ere beste ekintza batzuk egin daitezkeela baina lehenengo ikasketak daude eta ez dagezurrik esan behar.

Orokorrean asko gustatu zait eta gazteei gomendatzen diet irakurtzeko, oso polita da eta irakurterraza da.


Mirari Etxebeste 1.B

No hay comentarios:

Publicar un comentario