jueves, 7 de marzo de 2013

Jara: Bikiak eta bikoteak. Enara Ramirez


JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK


IZENBURUA: Jara bikiak eta bikoteak.
IDAZLEA: Jasone Osoro
ARGITALETXEA: Alfagura
AZALEKO IRUDIA: Luis Astrain
ORRI KOPURUA: 134

LABURPEN TENTATZAILEA

Jarak Urkori emandako lehen musuak ez dio ezer esaten,eta honen ostean Jarak zalantzan jarri du Urko maite duen edo ez. Jarak hau pentsatu bitartean Ihintzak Jazzekin eteten du. Anabasan langile berri bat hasten da, Xabat izeneko mutil lirain bat. Neska guztiak atzetik ditu. Hurrengo egunean ikastolara bi lagun hauen gelara neska berri bat doa, Nora izenekoa. Bera ezberdina da, janzkera ezberdinak eta gainera oso itxura onekoa. Hau Xabaten arreba da. Neskak mutil guztiak lelotuta ditu. Hau etorri eta egun gutxir Urkok Jara uzten du. Ihintza eta Jararen artean haserrea sortuko da. Ikastetxeak, mozorro festa bat antolatzen du. Mozorro festa ikastolan egingo da. Jara baztertuta sentituko da haserrearengatik. Hasieran mozorro festara ez zuen agertu nahi, hala ere azkenean agertuko da eta han izugarrizko sorpresak egongo dira: maitasuna, jeloskortasuna, haserrea... Norak Urkorekin ligatzen sailatutzen da eta Ihintzak Xabatekin. Zer gertatuko da? Norak Urko lortuko ahal du? eta Ihintzak Xabat lortuko al du? edo Jazzekin hasiko da berriz? Jarak Xabat edo Urko zein hautatuko du? Horrelako abenturak liburu honetan.

IRITZIA: 

Jasone Osorok idatzitako Jara bikiak eta bikoteak. Jara gaztearen bizipenak eta abenturak Urkorekin gertatutakoa Ihintzarekin haserreak, lagun berriak... . Gehien gustatutako pertsonaia Jara izan da, berak duen iritza atsegina egin zaidalako eta gainera berarekin identifikatu naizelako. Baina desatxeginena pertsonaia, ordea, Jararen ama izan da bere sermoiak aspergarriak iruditu zaizkitelako. Gehien atsegin dudan zatia mozorro festa izan da zati hau oso entretenegarria izan da. Baina gorrotagarriena Urkok eta Jarak moztu zutenekoa, honek tristura sentiarazi zidalako. Jasone Osorok idatzitako liburua orokorrean oso dibertigarria eta entretenigarria da. Lehen aipatutako pertsonaiak oso dibertigarriak direlako eta oso momentu parregarriak, tristeak, politak eta emotiboak daudelako.

Enara Ramírez 1.B

No hay comentarios:

Publicar un comentario