jueves, 7 de marzo de 2013

Ezekiel nora ezean. Paloma Mecerreyes


EZEKIEL NORA EZEAN

IZENBURUA: Ezekiel Nora Ezean
IDAZLEA: Jasone Osoro
ARGITALETXEA: Elkar
SAILA: Taupadak
AZALEKO IRUDIA: Unai Arana
SAILAREN DISEINUA: Unai Arana
ORRIALDE KOPURUA. 156

LABURPEN TENTATZAILEA

Ezekielek 15 urte ditu, ama eta arrebarekin(Maria) bizi da, . Ez du bere aita ezagutzen, txikiak zirenean, alde egin zuen eta.
Bat- batean herrian agertzen da eta Ezekielen bizitza guztiz aldatzen da, baita ere, neska batzuk gustatzen zaizkiolako. . Aitak, familia du, Gloria eta Naroa (andregaia eta honen alaba). Herrira etorri dira aitaren lanagatik. Maria irrikitan dago bere aita ezagutzeaz baina Ezekiel, ordea, ez hainbeste, bueno alde batetik bai, ezagutu nahi duelako, baina bestetik ez, ama bakarrik utzi zuelako duela 15 urte. Elena (Ezekielen gelako neska bat) Ezekieletaz maiteminduta dago. mutilari Elena gustatzen zaio baina Naroa ere bai.
Zer gertatuko ote da aitarekin, hau da, Ezekielek bere aitari beste aukera bat emango dio? zeintzuk izango dira Ezekielen benetako sentimenduak, hau da, zein gustatzen zaio gehiago, Elena edo Naroa?

IRITZIA
Jasone Osororen Ezekiel nora ezean liburua aita-seme arremanetaz eta sentimenduez dihardu.
Pertsonaiarik maitagarriena, Ama izan da, nahiz eta gauza batzuk ezkutatu bere semeei,asko maite dien eta hori oso inportantea da. Gorrotagarriena berriz Aita iruditu zait, nahiz eta seme-alabei eskutitzak bidali, ezin duzu alde egin, bi seme alaba zaindu behar dituzunean, hau da, ezin duzu zure familia utzi. Ezekiel, ez da oso romantikoa eta asko kostatzen zaio bere sentimenduak adieraztea, baina esan beharra dago , Ezekielek ere gauza positiboak ditu, jende guztia bezala, esaterako, majoa da eta maitagarria ( nahi duenean).
Pasarterik gustokoena, mutilak bere aita ikustean da, nahiz eta berari ez gustatu asko aita ikustea, eta herrian dagoela jakiteak, barrutik, irrikitan dago aita ikusteaz. Baina astunena berriz, amak seme -alabari erakusten dieneanaitak bidalitako mezu guztiak, pena ematen didalako, Mariak bere ama oso gaizki tratatzen duelako.
Ondorioz, intersgarria iruditu zait, neska naizenez, orain gehiago dakit mutilen sentimenduez. Nahiz eta gauza batzuk ez gustatu, orokorrean liburu polita izan da, eta istorioetan azkar engantxatzen direnei gomendatuko nieke.


Paloma Mecerreyes

No hay comentarios:

Publicar un comentario