lunes, 25 de febrero de 2013

Irakasleen epidemia misteriotsuaren kasua Eneritz Zapiain


<<IRAKASLEEN EPIDEMIA>> MISTERIOTSUAREEN KASUA



*
IDAZLEA: Joachim Friedrich.

ITZULPENA: Yolanda Arrieta.

MARRAZKIGILEA: Mikel Valverde.

ARGITALETXEA: Giltza.

BILDUMAREN ZUZENDARIA: Reina Duarte.

ORRIALDE KOPURUA: 228 orrialde.

BILDUMA: Lau lagun eta erdi.





LABURPEN TENTATZAILEA

Txarli, Fede, Estefi eta Errefautxo eskolakoekin 4 eguneko irteera bat egitera doaz eta zoritxarrez, laguntzaile, Txarliren arreba nagusia, Nikole, suertatu zaie. Baina eskolak antolatutako jarduera denez, hango legeen arabera ezin da txakurrik eraman. Lortuko al dute Txarli eta bere lagunek Xarmant txakurra, beraiekin eramatea? Beste arazo bat ere sortuko zaie. Txangoan dauden bitartean irakasleak banan-banan gaixotzen hasten dira. Gure protagonistak ikertzen hasten dira, baina Nikole da haien oztopatzaile nagusiena. Arazoak arazo, iritsiko al dira zein den irakasleak gaixotzen direnaren arrazoia ezagutzera? Eta nork eragin duen?




IRITZIA   

Joachim Friedrichek idatzi duen liburu hau, asko gustatu zait istorio arras polita baita. Pertsonaietatik gehien gustatu zaidana Estefi  izan da, gainontzekoei aitzakiak ateratzen dizkielako beti eta horrek barregura eragiten dit. Gustatu ez zaidan pertsonaia “Siggi Handia”, beraien tutorea izan da, beti umore txarreko dagoelako eta Txarliri erru guztia leporatzen diolako.

Pertsonaiek bizi dituzten ekintzetatik gehien gustatu zaidana gure protagonistek Nikole galduta zegoela pentsatu eta bere bila joaten direnekoa izan da, behingoz Bad Boys-ak (beraien gelako mukizu batzuk) eta gure laguntxoak elkartu egiten direlako.

Laburbilduz, liburu hau izugarri gustatu zait, eta ziztu bizian irakurri dut. Nobela hau beste pertsona batzuek irakurtzea gomendatuko nuke, aproposa baita irakurle gazteontzat.                                                                                             



ENERITZ ZAPIRAIN
1.B   

No hay comentarios:

Publicar un comentario