jueves, 7 de marzo de 2013

Jara Bartzelonan. Mirari Etxebeste


JARA BARTZELONAN

Idazlea: Jasone Osoro
Marrazkiak: (portada) Alex Orbe
Argitaletxea: Alfaguara
Saila: Zubia
Hizkuntza: Euskera
Orrialdeak: 152 orri

LABURPEN TENTATZAILEA

Jara, orain Bartzelonan bizi da eta nahiko triste dago, jende berriarekin dagoelako eta bere lagunak faltan botatzen ditu batez ere Ihintza, bere lagun mina.
Laia ezagutzen du eta segituan lagunak egiten dira. Laiak Jarari bere lagun guztiak aurkezten dizkio eta Jara poztu egiten da lagun berriak dituenean. Laiak ikasteaz aparte lan egiten dutela esaten dio eta orduan Jarak ere lan egin nahi du. Jarak bere gurasoei esaten die baina gurasoek ez daude oso konforme ideia horrekin, baina ume txiki bat zaindu behar du eta gurasoei esatean ongi iruditzen zaie.
Lairekin eta lagunekin ibiltzean Jara aldatu egiten da, bere notak jaisten doaz, suspentsoak ateratzen hasten da, gurasoei gezurra esaten...
Zer gertatuko zaio Jarari? Horrela segituko du zaten? Edo konturatuko da gezurrak esatea ez duela inora eramaten?

IRITZIA

Asko gustatu zait, oso erraza da irakurtzeko eta oso ongi esplikatzen dira ekintza guztiak, nik oso ongi ulertu dut eta Jararekin identifikatua sentitu naiz.

Gehien gustatu zaidan partea da, bukaeran Ihintza ikusten duenenean, polita izan delako nola berriz ere elkartzen diren, eta gutxien gustatu zaidan partea, berriz, hasiera, bakarrik dagoenean Ihintza bere lagun mina faltan botatzen duelako eta bakarrik sentitzen delako. Baina eskerrak Laiari lagun asko egiten ditu.

Baita ere ondo dago, erakusten duelako ikastola oso garrantzitsua dela eta ikastolaz aparte ere beste ekintza batzuk egin daitezkeela baina lehenengo ikasketak daude eta ez dagezurrik esan behar.

Orokorrean asko gustatu zait eta gazteei gomendatzen diet irakurtzeko, oso polita da eta irakurterraza da.


Mirari Etxebeste 1.B

Futbolari basatiak. Leon eslalom driblatzailea. Oihane Ortega


  Futbolari basatiak. Leon eslalom driblatzailea.


IZENBURUA: Futbolari basatiak. Leon eslalom driblatzailea.
IDAZLEA: Joachim Masannek.
ARGITALETXEA : Mezulari.
MARRAZKILARIA: Jan Birck.
ORRIAK: 149
JATORRIIZKO IZENBURUA: Leon der slalomdribler.
ITZULPENA: Ione Pagonabarraga Urionagüena.



LABURPEN TENTATZAILEA

Joachim Masanneken liburua futbol ekipo bati buruz doa, futbolari basatiak hain zuzen ere. Ekipo horren jokalariak hauexek dira: Leon, Marlon, Fabi, Markus; Maxi, Juli, Raban, Jojo eta Schoska. Beraien herrian, futbolean jokatzeko, futbol zelai bakarra dago eta han entrenatzen dira. Negua da, elurraren ondorioz ezin dira jolastu, horregatik etxean jolasten dira eta ekipoko batzuk zigortuta geratzen dira gauzak puskatzeagatik, udaberriko oporretan. Udaberria heldu zenean ziztu bizian joan ziren futbol zelaira jolastera. Bainan han, garaile garaiezinak zeuden eta zelaia kendu nahi zioten futbolari basatiei. Hauek 20 egun barru partido bat izatea, eta irabazleak, zelaia geratuko zuen berarentzat. Horren ondorioz, Marlonek, irabazteko, entrnatzaile bat behar zutela proposatu zuen. Hauek baietz esan zuten. Bainan zein izango da entrenatzailea? Lortuko dute garaile garaezinei irabaztea? Nola jolastuko dira, taldeko batzuk zigortuta badaude? Eta non entrenatuko dute, garaile gariezinak futbol zelaian entrenatzen badaude?

IRITZIA

Hasteko, pertsonairik maitagarriena Marlon iruditu zait, beti positiboa delako. Aldiz, gorrotagarriena, Marlonen anaia, Leon,negatiboa delako, gutxitan da positiboa.

Alde batetik, ekintzarik atseginena da, Marlon nola portatzen zen Leonekin eta lagunekin, oso ondo portatzen delako. Gorrotagarriena, Leonek, Raban eta Schoskari esaten duenean ez dutelako ondo jolasten ekipotikatera daitezela, Leonek oso portaera txarra dauka batzuetan.

Liburua oso polita iruditu zait, entretenigarria delako, gainera futbola gustatzen zaidanez oraindik hobeto. Horren ondorioz, besteei aholkatuko nieke.


Oihane Ortega 1B

Gizajo baten egunkaria: Rodrick-en legea. Lander Iraola


Gizajo baten egunkaria: Rodrick-en legea


LIBURUAREN IZENBURUA: Gizajo baten egunkaria, Rodrick-en legea
IDAZLEA: Jeff Kinney
ARGITALETXEA: Alberdania
ORRI KOPURUA: 217
NORENTZAT IDATZIA: 12 urtetik gorakoentzat
ITZULTZAILEA: Miren Arratibel

LABURPEN TENTATZAILEA

Amak Gregi eguneroko bat erosten dio eta han idatzita dagoena kontatzen digu.
Greg bere bi anaiekin eta bere gurasoekin bizi da. Ikastolako mutilik ezagunena izan nahai du eta horrez gain bere ametsa, handitan ospetsu izatea da. Lortuko ahal ditu bi gauza horiek? Rodricken agintapean dago, lehengo urteko udan, oporretan, lotsatzeko gauza bat egin zuen eta hori bakarrik bere anaiak daki. Zer izango da lotsatzeko gauza hori? Anaiak norbaiti kontatuko al dio? Norbaiti kontatzen badio zer gertatuko da Gregekin? Edo, isilpean geratuko al da?

IRITZIA

Nik “Gizajo baten egunkaria, Rodrick-en legea” liburua irakurri dut. Pertsonaia nagusia Greg Heffley da, 12 urteko mutikoa, argala eta ez oso azkarra. Bi anaia eta gurasoekin bizi dena. Izenburuak esaten duen bezala perstonaia nagusiak Rodrickek, bere anaiak esaten duena egin behar du, berak ezkutuan gorde nahi duen gauza bat kontatu ez dezan.

Liburua asko gustatu zait, pertsonaiak batez ere. Oso originalak dira eta gainera ez da beraien deskripziorik agertzen niri gustatzen zaidan bezala, (lehenengo liburuaren jarraipena da) Liburu osoan ez da egon batere gustatu ez zaidan pasarterik. Bestalde, nik abenturak gustatzen zaizkion edozeini aholkatuko nioke. Nahiz eta irakurtzea ez gustatu, erraz eta azkar irakurriko du irakurtzen duenak, erraza da eta.


Lander Iraola

Jara: Bikiak eta bikoteak. Enara Ramirez


JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK


IZENBURUA: Jara bikiak eta bikoteak.
IDAZLEA: Jasone Osoro
ARGITALETXEA: Alfagura
AZALEKO IRUDIA: Luis Astrain
ORRI KOPURUA: 134

LABURPEN TENTATZAILEA

Jarak Urkori emandako lehen musuak ez dio ezer esaten,eta honen ostean Jarak zalantzan jarri du Urko maite duen edo ez. Jarak hau pentsatu bitartean Ihintzak Jazzekin eteten du. Anabasan langile berri bat hasten da, Xabat izeneko mutil lirain bat. Neska guztiak atzetik ditu. Hurrengo egunean ikastolara bi lagun hauen gelara neska berri bat doa, Nora izenekoa. Bera ezberdina da, janzkera ezberdinak eta gainera oso itxura onekoa. Hau Xabaten arreba da. Neskak mutil guztiak lelotuta ditu. Hau etorri eta egun gutxir Urkok Jara uzten du. Ihintza eta Jararen artean haserrea sortuko da. Ikastetxeak, mozorro festa bat antolatzen du. Mozorro festa ikastolan egingo da. Jara baztertuta sentituko da haserrearengatik. Hasieran mozorro festara ez zuen agertu nahi, hala ere azkenean agertuko da eta han izugarrizko sorpresak egongo dira: maitasuna, jeloskortasuna, haserrea... Norak Urkorekin ligatzen sailatutzen da eta Ihintzak Xabatekin. Zer gertatuko da? Norak Urko lortuko ahal du? eta Ihintzak Xabat lortuko al du? edo Jazzekin hasiko da berriz? Jarak Xabat edo Urko zein hautatuko du? Horrelako abenturak liburu honetan.

IRITZIA: 

Jasone Osorok idatzitako Jara bikiak eta bikoteak. Jara gaztearen bizipenak eta abenturak Urkorekin gertatutakoa Ihintzarekin haserreak, lagun berriak... . Gehien gustatutako pertsonaia Jara izan da, berak duen iritza atsegina egin zaidalako eta gainera berarekin identifikatu naizelako. Baina desatxeginena pertsonaia, ordea, Jararen ama izan da bere sermoiak aspergarriak iruditu zaizkitelako. Gehien atsegin dudan zatia mozorro festa izan da zati hau oso entretenegarria izan da. Baina gorrotagarriena Urkok eta Jarak moztu zutenekoa, honek tristura sentiarazi zidalako. Jasone Osorok idatzitako liburua orokorrean oso dibertigarria eta entretenigarria da. Lehen aipatutako pertsonaiak oso dibertigarriak direlako eta oso momentu parregarriak, tristeak, politak eta emotiboak daudelako.

Enara Ramírez 1.B

Gizajo baten egunkaria: Rodrick-en legea. Nerea Santano

GIZAJO BATEN EGUNKARIA: RODRICK-EN LEGEA


IZENBURUA: Rodrick-en Legea
IDAZLEA: Jeff Kenney 
ARGITALETXEA: Alberdania
ITZULTZAILEA:Miren Arratibel
1.ARGITRALALDIA: 2011-eko apirilean
ORRIALDEAK: 217 or


LABURPEN TENTATZAILEA
Ikasturtea hasita dago, eta Greg-en aurtengo udako oporrak okerrenak iruditu zaizkio.Oporretan gertatu zaion gauzarik okerrena bere anaia Rodrick-ek daki,eta bigarren gauzarik okerrena bere lagun mina Rowley-k. Baina Greg-ek ez du nahi inorrek gehiago jakiterik. Azkenean Rodrick-ek etsi egingo al du? nori kontatuko ote dio gertatutakoa? Eta Rowley-k zerbait kontatuko ote du? Nola bukatuko du Greg gizajoak?

IRITZIA

Hasteko pertsonaiarik gustokoena Greg iruditu zait.bere anaiari ikastolarako proiektua bukatzen laguntzen dionean. Eta okerrena Rodrick iruditu zait, Greg gizajoa sotoan giltzapetuta uzten duenean.

Greg-ek urtean zehar ikastolako ekintza askotan parte hartzen du ( Neguko talentuko ikuskizunerako...), bere lagun minarekin. Baina ordea oso traketsa da etxeko lanak egiten,eta arazo askotan sartzen da bere anaia txkiarengatik, hau da, Mannyrengatik.

Orokorrean liburua gustau egin zait , baina zatirik ineresgarriena amak Rodrick eta Greg-entzako “amatxoren sosak” irabazteko aukera izan dutenean. Eta aldiz, okerrena Rowley-k hankeko behatz potoloa puskatzen duenean. Ikusi duzuenez liburu hau ekintzaz beteta dago.

Nerea Santano

Asiakleta. Aitor Jimenez


ASIAKLETA

IDAZLEA: Amaia Elosegi
ARGITALETXEA: Erein
AZALAREN DISEINUA: Iturri
AZALEKO ETA BARRUKO MARRAZKIAK: Mattin
SAILA: Auskalo bumeran




LABURPEN TENTATZAILEA
Neska hau aspaldian hasi zen amets egiten. Egun batean bere laguna Ttikirekin hasi ziren bizikletak egiten eta horrela hasi zen bere bidaia preparatzen. Bizikleten gainean 50 kilo zeramatzaten gainean eta poltsetan daramatena arropa, zakua, janaria... dira.

Bere bidaian leku askotatik pasatu dira adibidez: Kurdistan, Iran, Indian; Ganges ibaia, Himalaian, Tibet, Txinan... Leku askotatik pasa dira eta leku guztietan zerbait dago kontatzeko.
Asia guztiari eman diote buelta eta beraien etxera joatean oso nekatutak daude biak. Zer gertatuko da bizikletekin? Puskatuko al dira? Ala ez? Bi lagunek baraien etxera iritxiko al dira? Ala ez? Zer gertatuko da?

IRITZIA

Asiakleta, Amaia Elosegirena da eta asiari ematen diote buelta. Liburu hau asko gustatu zait zergatik historia asko kontatzen dituzte, horregatik, oso interesgarria iruditu egin zait.

Niri gehien gustatu zaidan partea da Ttiki eta bere lagunari kartzelean sartzen diotenean, pasaportea ez dutelako, ez diete uzten frontera pasatzen eta gainera gaixo jartzen dira eta hori dena Txinan izan da. Azkenean Txinatik ateratzen dira ondo eta fuerte, bere bidaia segi dezakete.
Laburbilduz asko gustatu zait liburu hau, oso polita iruditu zait, gainera, oso dibertigarria izan da irakurtzea eta oso erraz irakurtzen da nik gomendatzen dizuet.

Aitor Jimenez